XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruzkinak

Derek ziuraski jende gehiena baino hobea izango da hizkuntzaren hotsak jaso eta gordetzeko.

Niretzat harrigarriena, ordea, arreta zer esaten zenetik nola esaten zenera aldatzeko zuen trebetasuna eta borondatea zen.

Dora-k ere horrelako zerbait duela dirudi:

Espainiera ikasten ari nintzenean, irakasleek aparteko ikasletzat jotzen nindutela konturatu nintzen, gramatikazko testetan hain puntuazio altuak jasotzen ez banituen ere.

Ikaskuntza ikasgelan egin nuen, aukera guztietan hitzeginez, eta irakasleak hitz bakoitza ahoskatzeko modua arretaz entzunez.

Alegiazko jatorrizko hiztun batekin elkarrizketak ere burutzen nituen.

Irakasleen hitzegiteko modua imita nezakeen eta nire gogoan haiei entzun.

Nire burua azentu beraz hitzegiten imaginatzen nuen baita ere.

Zenbat eta horrelako praktika gehiago egin, orduan eta hobea zen nire ahoskera.

Beharbada hotsak imitatzeko gaitasun berezia dut, baina horretan saiatzen nintzenean bakarrik ateratzen zitzaidan.

Eta Daniel-ek, bigarren mailako hezkuntzan frantsesezko irakasle batek, bere ikasleetako batek aparteko azentua zuela esan zidan.

Desberdin egiten duen gauza bakarra, esan zuen Daniel-ek, zera da, klasean esaten dudan edozer gauza ahopean bere buruari errepikatzea hitzegiten dudanean.

Ikasleak Daniel-en ahoskera jarraitzeko duen entzungarritasuna da beharbada giltzarria.

Garrantzitsuagoa da, uste dut, une horretako egoera mentala, Dora-ren antzekoa honek isilik errepikatzen zuenean.

Bai Daniel-en ikasleak eta bai Dora-k belarriz jasotakoari arreta inkontzientea ematen zioten.

Ideiak lantzen

1. Derek-en zein alderdik, izatekotan, iruditzen zaizu modu esanguratsuan lagundu duela bere elkarrekintza gaitasunean (3.1.2)?

2. Zein neurritan da Derek Ann bezalakoa?

Bert bezalakoa?

Carla bezalakoa?

Zeinengandik da desberdinena?

3. Hizkuntzak ikasteko Derek-en moduan, zer da harrigarriena zuretzat?

4. Zein galdera egingo zenioke?

4.2.6 TEKNIKA BAT: Albiste emankizun bat imitatzea

Derek-en beste teknika bat

1. Entzun ezazu albiste emankizun bat zeure jatorrizko hizkuntzan.

Saia zaitez hizlariarekin batera errepikatzen.

Egin ezazu hau bi minutuz gutxienez.

Nola senti erazten zaitu imitazio honek?

Nekagarria ala lasaigarria al da?